XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) zango barik edo zangoloturik.

Guardiazibilak ohartzen direnerako, Bartzelonetako karrika meharretan aurrera ezkutatu zaizkie zalapartariak arin.

Bihurgunean egin zuen moteltzea baliatu zenuen tranbiatik jaisteko.

Rambletara abiatu zinen jaka besoan tolestuta, eskuak sakeletan.

Urrundik sumatu zenuen Tomaso, esandako lekuan zeneukan zain, supiztekoari putz egiten.

Zigarroa irazekitzen zuelarik heldu zinen

Ez ikusiarena egin zizun hurreratzen zentozela, zure espartinei begira esan zizun:

- Bertotik bertora eduki diat apezpikua!

Altxa egin zen, sorbaldan jo zizun abegikor.

- Hurrengoan tiroka ekingo zigutek!

Garagardo bana merezi diagu!

- Ez erantzun zenion lartxo azkar, etxetik pasa gura diat egoitzara joan baino lehen.

- Lagunduko diat bidean!

Pozak sorturiko urduritasuna zeukan zure lagunak.

- Ongi urten duk dena, traktaz bete diagu kaia.

- Erraz egin diek hanka? Jarraika ikusi ditiat.

Irriño puztua egin zuen Tomasok.

Bizarra erakutsi zizun sakelatik osorik atera barik.

Barre egin zenuen zuk ere.

- Zer edo zer gogorragoa egin behar genikek.

Ez zenuen erantzun.

Pausoa nagitu zenuen.